11/09/2012



FERNANDO PASCUAL AMORRORTU SARIEN DEIALDIAREN OINARRIAK

Euskal Gorrakeko Zuzendaritza Batzordeak, pertsona gorren bizi-kalitatea hobetzen edo gure mugimendu asoziatibarekiko onurak lortzeko ekarpenengatik gailentzen diren  Boluntarioak, Erakunde Publikoak, Erakunde Pribatuak eta Irisgarritasun Teknologia Berriak Fernando Pascual Amorrortu sarien banaketan parte hartzeko auratzeko-oinarriak biltzen dituen agiri honek onartu du 2016ko Abenduaren 23an.


OINARRIAK

Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta pertsona gorren erabateko gizarteratze eta parte-hartzea lortzea baita lurraldeen berdintasuna mantenduz elkarte-sarea sustatzea dira bere xede nagusiak.  

Euskal Gorrakek Fernando Pascual Amorrortu Sariak sortu zituen 2013 urtean, erakundearen lehenengo presidentearen ohorean. Euskadiko pertsona gorrei eta mugimendu asoziatiboari laguntzaren bitartez, bere zerizan bizirik mantentzen duten pertsonei edota erakuundeei golardatzeko helbururarekin hasi ziren sariak.


Horrexegatik, datorren Fernando Pascual Amorrortu Sarien deialdiak iragortzen dira, oinarri hauen arabera:


Kategoriak:

Kategori hauetan sari bana ezartzen da:

-Boluntariotza

-Erakunde Publikoak

-Erakunde Pribatuak

-Pertsona gorrentzako Teknologia Berriak eta Irisgarritasuna.

Irabazleen izendapena:

Sariaren irabazleak eskaerak eta hautagaitzak aurkezpenaren bidez edota Euskal Gorrakeko Zuzendaritza Batzordeak zuzeneko izendapenaren bitartez aukera daitezke.  

Eskaeren gauzatzea:

Eskaeren gauzatzea honela bideratu ahal izango da:

-Euskal Gorrakeko elkarteen sareko erakundeak (CNSE, Federazioak eta elkarteak), Euskal Gorrakeko mugimendu asoziatiboarekiko beste laguntzaileak, baita Euskal Gorrakeko Zuzendaritza Batzordeak proposatutako hautagaitzak lehiatu ahal izango dira ere.

Eskatzaileek agiriri hauek aurkeztu behar izango dute:

-Hautagaitzaren deskribapena formularioren arabera, non saria lortzeko argudioak azaldu behar diren. (5 Orri memoria edota gehienez 5 minututako bideoa FLV, AVI, MP4 edo WMV formatuan).
-Lehiatu nahi izaten den kategoria aipatu behar dar.
-Hautagaitzak Euskal Gorrak-en aurkeztu behar dira, honako posta elektronikoan: premios@euskal-gorrak.org.

Aurkezteko epea:

-Euskal Gorrakek deaialdia iragorriz gero, sei hilabeteko epea egongo da hautagaitzak aurkezteko.


Hautaketa:

Fernando Pascual Amorrortu Sarien Batzordea eratuko da, hautagaitzen lehen hautaketa egiteko. Batzorde honek txosten bat egingo du eta Euskal Gorrakeko Zuzendaritza Batzordeari bidaliko dio, nork sariak epaitzeko arduraduna izango baita.

Erabakia:

Euskal Gorrakeko Zuzendaritza Batzordeak ohiko bileran emango ditu sariak, aurkeztutako hautagaitzen artean aukeratuz. Erabakia behinbetikoa eta eskumenekoa izango da.

Diru-hornidurik gabeko saria da.

Euskal Gorrakek Fernando Pascual Amorrortu Sariak emateko ekitaldia Abenduan antolatuko du, Euskadiko Pertsona Gorren Foro asoziatiboarekin edo Euskal Gorrakeko Pertsona Gorren Mugimendu Asoziatibo Jardunaldiarekin bat egingo da. Bi urtean behin edota Zuzendaritza Batzordeak erabakiko duenean izando dira deialdiak.

Sari hau Euskadiko Pertsona Gorren Foro asoziatiboarekin edo Euskal Gorrakeko Pertsona Gorren Mugimendu Asoziatibo Jardunaldiarekin bat egingo den ekitaldian emango da eta saria irabaziz gero bertaratzeko idatzizko konpromisua hartuko dute hautagai guztiek.

Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar 


Hautagaitzen aurkezpena formulario honen arabera egin beharko da:

Bilbon, 2016ko Abenduaren 23an.